XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maritxuren nondik norakoaz Aurtengoarekin 13 bider abestu zaio txikiteroen patroiari.

Urtero moduan, Maritxu aurreko egunetan traje, soineko, afari eta abarren inguruko berriketa da nagusi Arrasateko tabernetan, eta batez ere gazte jendearen artean.

Baina, nondik ote dator Maritxu Kajoi?.

Antza, Pepe Txantxote izeneko txikitero batek Por Maritxu! oihukatzen zuen txikito batera gonbidatzen zuten bakoitzean, eta tragua joan, tragua etorri, gazte kuadrilek berehala topatu zuten aitzakia Maritxu txikiteroen patroia izango da, eta beraz, jai bat behar du.

70. hamarkadaren hasierako kontuak dira hauek, jaia ez zen gauzatuko 77ra arte.

Aurreko urteetan ere ahalegin handiak egin zituzten berau aurrera ateratzeko, baina garai haietako gertakizun politikoek lehendabizi 75eko afusilamenduak eta On Luis Iñarra Arrasateko parrokuaren heriotzak gero 76an porrotera bidali zituzten ahalegin horiek.

Azkenean, 77ko urriaren lehenengo ostiralean ospatu zen jaia, parroko berriaren desadostasuna zela eta kajoi barik gainera.

Une historiko hura bizi izan zutenen esanetan ez beldur barik, herriko alderdi tradizionalistetatik boikot ekintzaren bat espero bait genuen, 78an egin zitzaion kajoi berria - jaiaren sustatzaile esanguratsuenetariko eta gaur egun preso dagoen Txarra-k egindakoa por zierto eta ordundik hona eten barik ospatu da urtero.

Jaia hornitzen duten elementuak aski ezagunak diren arren, jantzien dotoretasuna traje eta gau soinekoak, Maritxuk urtero egiten duen miraria, eskapularioa, azkenengo urteetan ere hor dago Maritxu Txanpaina, eta nola ez txikiteoa dira.